Argazkiak: Txatxili.
Txatxilipurdik iragarri du erosgai izango direla urtarrilaren 2ko goizean Musakolako igerilekuan, egun bereko arratsaldean Uarkapen, edota urtarrilaren 3 eta 4ako goiz eta arratsaldetan Uarkapen.
Txikilandia Uarkape pilotalekuan ospatuko da urtarrilaren 2, 3 eta 4an, eta Ekintzen Laborategi trenbide ohiaren estazioan (9 urtetik gorako neska-mutilentzat). Hartara, Txatxilipurdi elkarteak azpimarratu bezala, “hezitzaile taldea prest!!”.
Porrotxinen 15. urtebetetzearen harira, Porrotxek, Porrotxinek eta Arrasateko zenbait eragilek ikuskizuna eskainiko dute urtarrilaren 3an arratsaldeko 18:30ean, jai giroan.