‘Txiki’ eta Otaegi gogoan, manifestazioa egin du Sortuk

0
846

Testua: Sortu Arrasate.

Gaurko egunez 1975ean erregimen frankistak Txiki, Otaegi eta FRAPeko hiru militante fusilatu zituenetik, irailaren 27ko data iltzatuta gelditu da gure oroimen kolektiboan, nazio askapen mugimenduarentzat erreferentziazko egun bilakatu arte. Gaur Txiki eta Otaegi gogora ekarri nahi ditugu eta, beraiekin batera, baita Euskal Herriaren alde ekarpen miala ezberdina eginez borroka egin duten herrikide guztiak ere. Besarkadarik maitekorrena senideei eta promesa bat: guk ez dugu etsiko haien guztien ametsak gauzatu arte. Ez dugu etsiko haien guztien ametsak gauzatu arte. Ez dugu etsiko heri honetan bakea eta askatasuna lortu arte.

Denbora asko joan da 1975eko iralaren 27 hartatik. Gaur, Txiki eta Otaegiren belaunaldiari esker, gure herriaren egoera askoz ere hobea da. Gaur, haien guztien borrokari esker, orduan pentsa ezinak ziren eskubide eta askatasunak dauzkagu. Txiki eta Otaegiren belaunaldiarentzat, Frankismoko gaurik ilunenean, Euskal Herria desagertzeko arriskuan zegoen. Gaur zalatzarik gabe, gure helburuetatik hurbilago gaude. Baina gaur, orduan bezala, egoera asko berezia bizi du gure herriak, ordukoa bezalaxe, eta distiantziak distantzia, salbuespenezkotzat jo dezakeguna.

Gure herriak bi estaturen menpe zapalduta jarraitzen du, bere borondate politikoa azaldu ahal izateko hitza ukatuta. Eta hori garai historiko berezi batean. Kapitalismoaren garapena zibilizazio krisi bat eragiten ari da. Ezberdintasun sozialak inoiz ez bezala areagotzeaz gain, bizitzaren iraunkortasuna eta planeta bera kolokan jartzen ari da. Potentzia kapitalisten areko talka eta gerren areagotzeak, krisi klimatiko eta energetikoak, zaintza krisiak edota migrazio masiboek sorturiko krisi humanitarioak eta horien guztien ondorioak sistema sostengagaitza bilakatu dute.

Egoera makur hau, fenomeno meterologiko bat bailitzan aurkezten digute batzuek. “Ekaitza dator”. Haiek urte luzez hartu dituzten erabaki politikoen ondorio ez balira bezala. Guk ozen diogu, egoera honek erantzuleak ditu:  IBEX35a industria armamentistikoa, putre funtsak. Erantzuleak dira banketxeak, Iberdrola, Petronor, elite ekonomiko eta finantziarioak. Erantzuleak dira hamarkadetan aplikatutako politika neoliberalak. Erantzulea de kapitalismoa, sistema kapitalista baita gerraren, harrapakeriaren, esplotazioaren, aldaketa klimatikoaren eta pobreziaren erantzulea. Eta erantzuleak dira hamarkadaz hamarkada gure herriaren askatasunerako aspirazioak etengabe murriztu eta txikitu dituzte horiek.

Egia da, egoerak ez dauka itxura onik. Bidegurutze historiko batean gaude eta haizeak ez dirudi aldeko denik. Baina badago berri on bat. Dena aldatzen duen berri on bat. Dena aldatu dezakeen berri on bat. Berri hori da, dena aldatu daitekeela.

Aldaketa sakonen garaian murgildu gara, eta horien norabidea da jokoan dagoena. Egun gau ilun guztien ondoren beti agertzen den itxaropen berritua. Arrasaten, joan den astean lorezainen borroka nekaeazinak erakutsi zigun itxaropena. 70 eguneko grebaren ondoren borrokaren balioa eta garaipenaren poza. Galtzen den borroka bakarra, abandonatzen dena baita, zorionak eta biba zuek!

Etsipenaren aurrean, esperantzaren bandera altxatzen dugu beraz. Esperantza aktiboaren bandera da altxatzen duguna; nazio harrotasunarena; antolakuntza eta borrokarena; Txiki, Otaegi eta beste akoren bandera. Soilik ondo antolatutako herriak lortu ditzakeelako helburu handiak eta gure herriak horiek lortzeko determinazio osoa duelako. Borroka honetan bidelagun izan ditugun abertzale guztiei zor diegu. Baina batez ere, gure ondoregoei zor diegu.

Badago alternatiba. Eta alternatiba horrek izena du gerraren deseskalatzea, konponbide diplomatikoa eta nogoziatua. Izena du energia eta etxebizitza merkatuen interbentzioa; soldaten eta pentsioen igoera. Izena du energia eta etxebizitza merkatuen interbaentzioa; soldaten eta pentsioen igoera. Izena du aberastasunaren eta zaintza lanen banaketa erradikala, zerbitzu publikoen indartzea eta zaintza sistema publikoa-komunitarioaren erainkuntza. Alternatibak izena de estatu propioa, burujabetza aldaketa politiko, ekonomiko eta soziala gauzatu ahal izateko. Azken finean, alternatibak izena du independentzia eta sozialismoa.

Beraz, azken aldian behin baino gehiagotan esan dugu bezala: anbizioa, anbizioa eta anbizioa. Itxaroen olatu bat altxa beharra dago, kalean zein instituzioetan. Eta horrekin batera, inertziak astindu eta une historikoa baliatzen ahalegindu behar dugu, dauden aukeren baitan ahalik eta aurrerapen, tresna eta, funtsean, ahalik eta botere gehien eskuratzeko.

Beraz, herri hau zutik jartzera goaz, herri hau martxan jartzera goaz, aurrera goaz! Ez gaituzte geldituko!

Gau ilun guztien ondoren argituta eta, itxaropenari esker, aurrera egin duen herria de gurea. Itxaropen hori izan ziren Txiki eta Otaegi. Hori izan dira benboraren joan etorrian borrokari lotu zaizkion abertzale guztiak. Hori gara gu eta hori izango dira Euskal Herriaren askapen nazionalaren eta sozialaren alde borrokara lotuko diren belaunaldia gazteak.

Gora Euskal Herria askatuta!

Gora Euskal Herria sozialista!

Gora Euskal Herria feminista!

Jo ta ke, irabazi arte!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen