Txetxu Ausinen hitzaldia izango da asteazkenean Goienagusi-ren esku. Hitzaldia urriak 27 asteazkena izango da goizeko 10.00etan Bergarako Seminarixoan eta “Robotika inklusiboa eta adimen artifiziala guztion onerako: erronka etikoa” du izenburu. Laboratorium-Bergarak eta Goienagusik antolatutako ekimena da hau.
“Robotika, garun-makina interfazeak, adimen artifiziala (AA) eta datu masiboen zientzia abiadura handian garatzen ari diren eta gizartea eraldatzeko ahalmen handia duten teknologia horien parte dira. Aukera oparoak zabaltzen dituzte medikuntzan, garraioan, zaintzan, administrazioan… Galdera garrantzitsuak planteatzen dituzte. Gure errealitatea eta bizitza sistema sozioteknologiko gisa konfiguratzen dira, eta sistema horietan pertsonek, gailuek, datuek, algoritmoek eta robotek elkarri eragiten diogu”.
Noiz: Urriak 27, asteazkena
Ordua: Goizeko 10:00 etan
Lekua: Seminarixoa – Bergara
Hizlaria: TXETXU AUSIN (CSIC-eko filosofoa)
Izenburua: “Robotika inklusiboa eta adimen artifiziala guztion onerako: erronka etikoa”
Gaia: Filosofia
Hizkuntza: Gazteleraz
Antolatzaile: Laboratorium-Bergara eta Goienagusi
