Txertoa jasotzen ari dira langile kolektibo batzuk eta 85-90 urte arteko pertsonak

0
855

Arrasateko Ospitalean egun “pazienteen %20-27 inguru COVIDagatik ospitalizatuta” daude. Zuzendaritzarik azaldu dute “jada” txertatuta daudela kolektibo sozio-sanitarioak, egoitzetakoak, eguneko zentroetakoak, elbarrituen zentroetakoak eta 90 urtetik gorako pertsonak.

Beheko testua eta argazkia: Debagoieneko ESIko Zuzendaritza.

Euskadin itxiera perimetralak ireki osteko lehen asteburuan, gure eskualdea Debagoienak, 356tik gora intzidentzia metatua dauka 100.000 biztanleko.

Aretxabaletak 621 kasu ditu, Eskoriatzak eta Arrasatek 350 inguru eta Oñatin joera beheranzkoa da 314 kasurekin.

Azken asteetan poliki behera egin du Lehen Arretako herritarrekiko arreta osasun zentroetan, Covid susmoei eta egindako PCR kopuruari dagokienez.

Astelehenetik Covid susmoagatik ospitalizatutako urjentzien portzentajea %33 eta %60aren artekoa izan da, eta %20-27 artekoa da COVIDagatik ospitalizatutako pazienteen portzentajea.

Aurrera egiten ari da gure biztanleriaren inmunizazioa, eta jada txertaturik daude kolektibo sozio-sanitarioak, egoitzetakoak, eguneko zentroetakoak, elbarrituen zentroetakoak eta 90 urtetik gorako pertsonak.

Gaur egun txertoa jartzen ari zaie kolektibo profesionalei, irakasleei, logopedei, psikologoei, botikariei, udaltzainei, etab.

Aste honetan 85 eta 90 urte arteko pertsonen pertsonaen txertaketa hasi da osasun zentro guztietan.

Hala ere, inmunizazioa zabaldu den arren, norbanakoaren arduraren garrantzia berretsi nahi dugu, babes neurriak betetzeari dagokionez. Egunero kasu positibo berriak atzematen ditugu (gaur 27 gure eskualdean), aztarnariek aztertu dituzte eta harremanak isolatu behar dituzte, denon artean pandemia gerarazi dezagun, eta 50 azpiko intzidentzia metatua lor dezagun.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen