Argazkia: MB artxiboa / Kartela eta beheko testua: antolatzaileak.
Arrasateko Lore Gazteak eta Txikitxu-Arrostaitz dantza taldeek, Santamas komisiñuarekin elkarlanean txerri-dantza ikastaro irekia antolatu dute.
Ekimen honen helburua txerri-dantza ezagutaraztea eta dantza herrira gehiago hurbiltzea da.
Abenduaren 13an izango da, goizeko 10:00etatik 12:30etara, Kulturolan. Bi aukera egongo dira:
1.- Zerotik ikasi: hasiberrientzat.
2.- Errepasoa: dantza dakitenentzat.
Parte hartzeko izen-ematea beharrezkoa izango da.
Izena emateko Santamas komisiñoko web-gunean izango duzue galdetegia, hona hemen link zuzena: https://santamasak.eus/txerri-dantza





