Guztira 25 bikote parte hartu dute San Balerixo jaietako txapelketan
Asteburu hontan ospatzen ari dira San Balerixoko jaiak. Hori dela eta, atzo ostirala Mus Txapelketa bat ospatu zuten gertu dagoen elkartean. Guztira 25 bikote parte hartu zuten eta Txemai eta Txispas izan ziren irabazleak. Sari bezela, txapela, gazta eta jasotakoaren %50 irabazi zuten. Bigarrenak Antoni eta Zapa izan ziren eta gazta eta jasotakoaren %25a irabazi zuten.