Txelis Memorialak haurren futbola sustatu du hamalaugarren aldiz

0
551

Jose Luis Ibarguen ‘Txelis’ gogoratzeko XIV. txapelketa jokatu zen atzo goizean Mojategiko instalazioetan, eguraldia lagun.

Argazkia: Mondra.

Mondrak antolatuta, infantil mailako hainbat taldek hartu zuten parte bertan, besteak beste, klub zuri-morekoak, UDA, Beasain, Erreala edota Hamaikak-Bat.

Finala aretxabaletarrek eta goierritarrek jokatu zuten, eta azkenean beasaindarrek irabazi zuten txapelketa. Hirugarren postua Errealarentzat izan zen. Jokalari onenaren saria Beasaingo Adur Arizkurrenek jaso zuen. Zorionak parte-hartzaile guztiei!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen