Hurrengo lau asteburuetan Itxaropena plaza izango da elkargunea, goizeko 11:30etatik 13:30tara.
Kartela: Txatxilipurdi.
Txatxilipurdik aditzera eman duenez, asteburu honetan Ludoteka Ibiltaria auzoz aldatuko da. Oraingoan, Erguin auzoan egingo du geldialdia. Otsailak 28an izango da lehenengo saioa eta martxora arte luzatuko da, martxoak 7, 14, eta 21.
Itxaropena plaza izango da elkargunea eta goizeko 11:30etatik 13:30etara bitarte izango dira bertan.
Larunbat goizetan, txoko ezberdinak jarri eta aukera ugari izango dituzte parte hartzaileek sormena lantzeko, harremanak egiteko, mahai jolasak ikasteko, norbere gaitasun eta abileziak erakusteko edota gustuko dituzten ekintzak proposatzeko.
3-12 urte bitartekoek eta hauen guraso edo arduradunek izango dute aukera parte hartzeko.





Barkatu, baina Erguin ez da auzoaren izena. Auzoarenn izena Uribarri da eta Erguin auzoko kale bat da.