Txatxilipurdiko udaleku irekietan izena emateko epea gaur ireki da

0
511

Testua: Txatxilipurdi.

Txatxilipurdi elkartean, aisialdi hezitzaile euskalduna lantzen dugu eta bizitzarako behar ditugun balore eta gaitasunak garatzen laguntzen dugu, hala nola, euskaltzaletasuna, parte hartzea, autonomia, naturarekin harremana, aniztasuna eta feminismoa.

Gure udaleku irekiek ere balore hauetatik edaten dute, egunerokotasunetik irtenda, uda garaian esperientzia berriak bizitzeko eta harreman berriak sortzeko aukera eskainiz.

Aurten ere, azken 35 urtetan zehar antolatu izan ditugun bezala, Arrasateko haur eta aurre-nerabeei udaldi magiko eta ahaztezin bat eskaini nahi diegu.

Euskaraz, naturaz, sormenaz, bizikidetzaz eta elkartasunaz, talde lanaz … bustitako oporraldi paregabeak sortuko ditugu!

UDALEKU IREKIAK

2 eta 12 urte bitarteko haur eta aurre-nerabeentzako hiru asteko eskaintza da. Lagun berriak ezagutuz, oporraldiari hasiera bikaina emango diogu.

Arrasateko kale eta naturguneetan barrena, egun pasak, mendi bueltak eta ur jolasak, besteak beste, izango dituen eskaintza dibertigarri eta dinamikoa sortuko dugu.

Haurra izango da udalekutako erdigune eta beraiekin eta beraientzat egingo dugu lan.

Uztailaren 3tik 21era bitarte gauzatuko dira.

Arrasateko hiru gunetan izena emateko aukera egongo da urtero bezala: Musakolan, erdigunean eta San Andresen.

Azken urteetan egin izan dugun bezala, ekintza ezberdinetan taldeak nahasten saiatuko gara adinartekotasunak eskaintzen duen aberastasuna balioan jartzeko asmoz, baita harreman berriak sortzeko ere.

Adinaren eta gunearen arabera osatuko dira taldeak, hauen jaiotze data kontuan izanik. Adinka izendatzen ditugun taldeak honako hauek dira:

  • BILIN BOLONKA (2020-2017 urte bitartean jaiotakoentzat, Haur Hezkuntzakoentzako)
    • Ordutegia 10:00-13:00 bitartean izango dute
    • Matrikuala: 103€
  • BIHURRIKEIXETAN (2016-2014 urte bitartean jaiotakoentzat, LH 1-2-3koentzako)
    • Goizez: ordutegia 10:00-13:00 / matrikula 126€
    • Goiz eta arratsaldez: ordutegia 10:00-13:00 eta 16:00-18:00 / matrikula
    • 149€
  • EROKEIXETAN (2013-2011 urte bitartean jaiotakoentzat, LH 4-5-6koentzako)
    • Ordutegia: Astean 2 egunez 10:00etaik 17:00etara eta beste 3 egunetan goizez 10:00etatik 13:00etara
    • Matrikula: 149€

PREZIO GUTZIETAN APLIKAGARRIA:

  • AED-ko bazkide izateagatik %5 deskontua.
  • Familia ugaria %5 deskontua
  • Biak izanez gero %10 deskontua

Beraz, diru sarrera egitean, deskontuak kontuan izanik egin beharko da (ordainketa haurraren izenean egin beharko da). Kasu hauetan agiriak aurkeztu beharko dira. Zaintza nahi izanez gero, 40€ko gehigarria ( hemen ez dago deskonturik).

IZEN EMATEA

Txatxilipurdiko udalekuetan izena emateko epea gaur, martxoak 13, ireki da eta maiatzaren 5ean bukatuko da. Aurrez-aurre zein on-line bidez jasoko dira izen emateak:

– Txatxilipurdiren webgunean: www.txatxilipurdi.eus ‘Udalekuen izen ematea’ atalean.
– Gaur kartelen bitartez abalduko dugun QR kode baten bitartez.
– Bulegoan: Nafarroa etorbidea 23, 1.solairua. Astelehenetik ostegunera, 9:30-13:30 / 15:00-18:00 Telf. 943795446

INFORMAZIO PUNTUAK

  • Martxoren 16an Biteri plazan arratsaldeko 17:30etik 19:00rak arte.
  • Martxoaren 23an Seber Altube plazan arratsaldeko 17:30etik 19:00rak arte.
Puede ser una imagen de 5 personas y texto

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen