Testua eta argazkiak: Txatxilipurdi.
Txatxilipurdi elkarteko Kosta ala Kosta udaleku ibiltarian azken plazak geratzen zaizkigu. Abentura hau Arrasaten hasi eta Gipuzkoako mendiak zeharkatuz, Orioko kostara iritsiko gara. Nerabeak, zaintza, gozamena eta naturarekiko harremana erdigunean jarriz, 8 eguneko ibilaldia burutuko dugu.
Ekainaren 30an hasi eta uztailaren 8ra arte, DBH 3-4 eta BATXI 1-2 ko gaztetxoei bideratutako udalekua da ( 2005-2006-2007-2008 urteetan jaiotakoak). Euskal Herriko nerabeei udaleku ahaztezin bat bizitzeko aukera eman nahi diegu.