Arrasateko gazteei, eta orohar, gazte eta euskaltzale sentitzen den edonori, zuzenduta doan fanzinea da. Lehen ale hau, Arrasateko hainbat nerabe eta gazteren kolaborazioaz sortua izan da.
Testua eta argazkia: GTZULO.
Txatxilipurdiko hezitzaile talde batek, “Gaztetxoko Arraskate” lantalde bolondres bat sortu dugu eta Arrasateko gazteei, eta orohar, gazte eta euskaltzale sentitzen den edonori, zuzenduta doan fanzine bat aurkeztera gatoz: GTZULO fanzinea.
Lehen ale hau, Arrasateko hainbat nerabe eta gazteren kolaborazioaz sortua izan da, eta hurrengo hilera begirako edukia sortzen jarriko gara aurki. Beraz, maiatzeko alea sortzen lagundu nahi izanez gero, lasai asko gurekin harremanetan jartzera gonbidatu nahi dugu Arrasateko gazteria (instagramen gaztekotxo_arraskate kontuan aurkituko gaituzue. Emailez aldiz, piztuarrasate@gmail.com kontuan).
Fanzine polita da balkoian, terrazan edota komunean gaudela irakurtzeko. Ideia eta erronka asko daude eta horrek, sormena aktibatzen lagunduko digu!