Txatxilipurdik Ludoteka Ibiltaria martxan jarriko du asteburuan Musakolan

0
229
txatxilipurdi

Urtero egin izan duten bezala aurten ere, Musakola eta San Andres auzoetan egingo dute Ludoteka ibiltaria. 

Testua, kartela eta argazkia: Txatxilipurdi.

Txatxilipurdi Elkarteak Ludoteka Ibiltaria jarriko du martxan asteburu honetan Musakola auzoan. Urtero egin izan duten bezala aurten ere, Musakola eta San Andres auzoetan egingo dute Ludoteka ibiltaria. 

Ludotekarik ez dagoen auzo hauetan, urtean 4 larunbat besterik ez badira ere, bertako auzotarrei ludotekaz gozatzeko aukera eman nahi diete. Euskaraz goiz atseginak pasatuaz, 3-12 urte bitarteko haur eta hauen arduradun edo gurasoak elkarrekin adostutako ekintzak egiteko aukera izango dute. Parte hartzaileak izango dira protagonista,  eta bi hezitzaile, hauen nahi eta beharrak asetzen saiatuko dira bidelagun izanik. Goizeko 11:00etatik 14:00etara bitartean ekintza ugari egingo dira.

Musakola auzoan, aipatu bezala asteburu honetan hasiko da otsailaren 1ean izango delarik lehen eguna. Jarraian otsailaren 8an eta 15ean egongo da. Otsailaren 22an, larunbata, ez dugu ludoteka ibiltaririk egingo, inauteriak izatean, herriko plazan ekintza ugari izaten baitira eta hauetan parte hartzera animatu nahi dituzte auzotarrak ere. Otsaileko azken asteburuan berriz, Musakolako azken ludoteka ibiltaria egingo da, Otsailaren 29an.

Elkargunea Musakolako Gazte txoko ataria izango da.

San Andres auzoan, martxoaren 7an hasiko da ludoteka ibiltaria. Hemen ere, San Jose eguna dela eta, zubia izango dutenez haurrak ikastetxeetan eta guraso askok lantokietan, asteburu horretan ez dute aurreikusten haur askok parte hartuko duenik, beraz, ez da egongo martxoaren 22ko larunbatean.

Hau horrela izanik, San Andres auzoan martxoaren 7an, 14an, 28an eta apirilaren 4an egingo da. Beraz, aurtengo ludoteka ibiltariak apirilaren 4an izango du bere azken parada. Auzo honetako elkargunea Arimazuri plaza izango da, baina euri asko egingo balu, Bedoñabe herri Eskolako patioan elkartuko dira.

Kontuak horrela, Txatxilipurdi Elkarteak 3-12 urte bitarteko guztiei eta hauen arduradunei gonbita luzatzen die larunbat honetan, otsailaren 1ean  Musakolako Gaztetxoko atarian goizeko 11:00etan elkartzeko.

Elkarrekin euskaraz gozatzeko aukera paregabea izango da, Animatu!!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen