Txatxilipurdik Ludoteka Ibiltaria martxan jarri du Musakolan

0
960
txatxilipurdi

Urtero egin izan duten bezala aurten ere, Musakola eta San Andres auzoetan egingo dute Ludoteka ibiltaria. 

Txatxilipurdi Elkarteak Ludoteka Ibiltaria jarri du martxan gaur Musakola auzoan. Urtero egin izan duten bezala aurten ere, Musakola eta San Andres auzoetan egingo dute Ludoteka ibiltaria. Haur talde polita hurbildu da gaur goizean Musakolako Gaztetxokoara. Eguraldia ona aprobetxatuz kalean jolasteko aukera izan dute, baita ere, eskulangintzak egin dituzte. Ondoren, sukaldean euren trebezia erakutsi dute palmerak eginez. 

Musakola auzoan Ludoteka Ibiltaria otsailaren 8an eta 15ean egongo da. Otsailaren 22an, larunbata, ez dugu ludoteka ibiltaririk egingo, inauteriak izatean, herriko plazan ekintza ugari izaten baitira eta hauetan parte hartzera animatu nahi dituzte auzotarrak ere. Otsaileko azken asteburuan berriz, Musakolako azken ludoteka ibiltaria egingo da, Otsailaren 29an.

San Andres auzoa

San Andres auzoan, martxoaren 7an hasiko da ludoteka ibiltaria. Hemen ere, San Jose eguna dela eta, zubia izango dutenez haurrak ikastetxeetan eta guraso askok lantokietan, asteburu horretan ez dute aurreikusten haur askok parte hartuko duenik, beraz, ez da egongo martxoaren 22ko larunbatean.

Hau horrela izanik, San Andres auzoan martxoaren 7an, 14an, 28an eta apirilaren 4an egingo da. Beraz, aurtengo ludoteka ibiltariak apirilaren 4an izango du bere azken parada. Auzo honetako elkargunea Arimazuri plaza izango da, baina euri asko egingo balu, Bedoñabe herri Eskolako patioan elkartuko dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen