Txatxilipurdik eta Guraso.eus-ek Kale Natura ekimena antolatu dute

0
119

Txatxilipurdik eta Guraso.eus-ek, Kale NATURA ekimena antolatu dugu.

Zertan datza? Kaleko natura aurkitu, identifikatu eta izendatu.

Noiz? Maiatzaren 1etik 31ra jasoko ditugu argazkiak.

Nork hartu dezake parte? Arakatzeko eta jolasteko gogoa duen edozein pertsonak.

Parte hartzeko bideak:

  • Whatsapp eta Telegram bitartez 688807879
  • txatxilipurdi@txatxilipurdi.eus helbidera argazkiak bidaliz.

Argazkiarekin batera parte hartzailearen izen abizen eta telefono zenbakia bidali beharko da, eta nahi izanez gero landarearen kokalekua, modu honetara beste batzuk ere kokaleku horretara hurbiltzeko aukera izango dute.

Kontuan izan argazkietan adingabeak zein helduak ateratzen badira, parte hartzearekin batera onartuko duzula irudiak Txatxilipurdi eta guraso.eus eko sareetan zein webgunean argitaratzea.

Parte hartzaile guztien artean Txatxilipurdiko produktuen lote bat zozketatuko da.

Aurkitu landare basati bat, izendatu eta atera argazkia #KaleNatura ezagutara emanez!!!

Informazio gehiagorako: https://guraso.eus/kalenatura/

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen