Orain dela urte batzuk, Gipuzkoan, errauskailua ekiditeko aleginean, etxeko hondakinen kudeaketan pausu garrantzitsuak eman ziren. Saltsa handia egon bazan ere lanketa horren ondorioz, Debagoiena, %75-80 bitarteko bilketa selektiboa egitera heldu zan eta ostean Gipuzkoako beste eskualde desberdinetan ere pausoak ematen joan ziren, bataz bestekoz %66ko bilketa selektiboa egitera ekarri duena.
Gurean gauzak zerbait hobetu badira ere, adibidez Bizkaian, nabarmen atzetik dabiltzatela ikusi dezakegu, %45,5 justuan heltzen delarik etxeko hondakinen bilketa selektiboari dagokionez. Dena den, argi dago, eta batez ere industria hondakinen kudeaketaren inguruan, ikasteko eta lan egiteko asko dugula aurretik. Gure ustetan, ez da batere onargarria hondakinen kudeaketa esku pribatuen eskutan jartzea eta gutxiago holako gaiekin negozioak egitea! Zaldibarreko zabortegiaren kudeaketa eramaten duen enpresa eta baita administrazioa ere esaten ari zaigu zabortegian jasotzen aritu diren material guztiak onartutakoak izan direla!!! Ikusi dugu bertan zer dakarren denetariko material desberdinak nahasteak!!!
Fermentazioa, gas izurketa, sua, dioxina eta furano tasa altuak airera,…eta inguruko herritarron osasuna arriskuan jartzea! Nun egon da administrazio guzti hau kontrolatzeko eta ekiditeko? Etxean eta industrietan erabiltzen diren material guztiak birziklagarriak izan behar dira!! Eta ez badira, gure agintariek, merkatutik ateratzeko pausoak eman behar dituzte!!
Bestalde, industrietan, nahi eta ez, erabiltzen diren material arriskutsuei tratamendu partikularra eman behar zaie eta administrazioak industriari beharrezkoa dena exijitu behar dio dena kutsatu ez dezagun. Orokorrean, materialak zabor bihurtzea onartezina da eta administrazioak ezin du kaltea eragiteko erraztasunik eman, ezin ditu kalte horiek eragiteko bitartekoak jarri, herritarron osasuna eta ingurumena babestu behar baititu. Zaldibarren gertatutakoak erakutsi digu ez gabiltzala batere ondo ari eta denon arteko konpromisoa eskatzen duela, alderdikerietatik at, bide egokiena aurkitu dezagun. Bitartean, zorte guztia opa dizuegu Zaldibarren egun hauetan lanean zaudeten guztioi eta besarkada handi bat bertan desagertutako bi langileen familiari!
Arrasateko Zero Zabor Taldea eta Ekologista Martxan.