Kooltur Ostegunak zikloak denboraldi berriari ekingo dio ostegun honetan, urriaren 1ean, eta Txarly Usher y las Canciones Asesinas taldea izango da Arrasateko Gaztetxean arituko dena. Kontzertua 22:00etan hasiko da.
Txarly Usherrek 40 urteko ibilbidea ospatzeko bira abiatu du Europan, Hego Amerikan eta Euskal Herrian barrena. La Casa Usher eta Los Carniceros del Norte taldeetako gidari izandakoa da, eta ibilbide luze horretan sortutako kantuak zuzenean berreskuratzeko asmoz osatu du talde berria.
Horretarako, hainbat musikarirekin batu da: Jordi Vila (Trogloditas, Kinki Boys), Marga Alday (Kinki Boys, MoonShakers), Nago Jauregi (MoonShakers) eta Orkatz Ira (Ejemplares, Soma 101). Elkarrekin, Txarly Usherrek urteetan zehar landutako punk ilunaren inguruko abestiak taularatuko dituzte.
Kontzertuarekin, Kooltur Ostegunek beste denboraldi bati ekingo dio Arrasateko Gaztetxean, musikaren inguruko zuzeneko eskaintza berriro ere herrira ekarriz.




