Maritxu Kajoi Kominsiñuek gaur eman du argitara jai herrikoi honen 50. urteurren honetarako prestatu duen ezusteko nagusia. Zenbaki borobil hau behar bezala ospatzeko, Txapela Brava talde nafarrak kontzertua eskainiko du 12:30etatik aurrera Herriko Plazan. Euskal ukituko korrido eta rantxerekin emango zaio, hortaz, hasiera, arrasatearrek horren kuttuna duten egunari.




