Txantxote Arrandegia [Josemari Velez de Mendizabalen testua]

0
919

Txantxote arrandegiko Bizente daukagu dendaren aurrean, Toribio Agirre kalean (gaur Olarte,  Izkina tabernaren ondoren) 1967ko argazkia da. Eta gizonak bere talaia txikitxotik herriari hartzen dio pultsua, behatzaile on batek bezala. Bizente ez zen Arrasatekoa. Eta gutxik jakingo du bere ofizioa txoferra zela, hain zuzen ere, Monterron Kondeena. Madriletik udaro hurbiltzen zen gure herrira Bizente Gonzalez “Madriles” eta Ines Mercader arrain saltzaile arrasatearraz maitemindu zen txoferra. Mercadetarrak arrain saltzaileak ziren eta Arrasaten ez ezik inguruko herrietara ere iristen ziren euren produktuarekin, normalean Ondarroatik ekarrita. Mercader sendiari “Txantxote” esaten zitzaion.  

Jarraitu irakurtzen

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen