AEDk Santamasen baitan urtero antolatzen duen bertso jaialdiaz gozatzeko aukera izan da Juan Arzamendi Musika Etxeko auditoriumean. Lau bertsolari aritu dira oholtzan, Andoni Egaña, Alaia Martin, Ane Zuazubiskar eta Aitor Tatiegi. Gai jartzaile gisa Olatz Zuazubiskar aritu da.
Gabonetako ohiko gaiez haratago, bestelako gaiekin ere bertsoak kantatu dituzte. Guztiak oso maila altuan aritu dira eta entzuleak txalo zaparrada handiak bota ditu.








