Danborradak Txalapartaren parte-hartzearen 25. urteurreneko ereserkia estreinatuko du

0
796

Helduen Danborradak gaur egin du lehen entsegua, Eva Romero zuzendari nagusiak gidaturik. Herriko jaietan aurten “Arrasateko abestietan zentratuko gara”, eta tartean Mikel Markiegik egindako ereserkia eskainiko dute, Ferixalekuko soziedadearen omenez. Halaber, “Danborradak zabalik jarraitzen du bertan parte hartu gura duten guztientzat”.

Haurren Danborradak aurreko zapatuan egin zuen lehen entsegua, eta gaur (astelehena) Helduen Danborradaren txanda izan da.

Zaldibarren entsegua egin dute, eta momentuz aurten 11 konpainia aterako dira kalera ekainaren 23an:

  • Eskoziarrak
  • Danbor-joleak
  • Musakola
  • Herri Eskola
  • Elma
  • Mondraueko Gaztiak
  • Beti Gazte
  • Beti Alai
  • Montxon
  • Santamaña
  • Txalaparta

Hala ere, “oraindik Danborradan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago” adierazi du bertako zuzendari nagusia Eva Romerok.

Izan ere, “gu beti zabalik gaude, ez dugu ezetzik erantzuten jendea behar izaten delako”. Abestiei dagokienez, “aurten Arrasateko abestietan zentratuko gara”:

“Mondrakoa berreskuratu dugu, eta aurten gainera Txalapartako konpainiak Danborradan 25 urte betetzen dituenez, ereserkia estreinatuko dugu”.

Izan ere, “pandemia baino lehen Mikel Markiegik, Arrasate Musikaleko Bandako zuzendariak, ereserkia egin zuen Txalapartaren omenez”.

Helduen Danborradako entseguak astelehenetan eta asteazkenetan ditugu, arratseko 20:30etik 21:30era, Zaldibarren edota Kulturolako aterpean.

Zuzendari nagusi lanetan Eva Romerok jarraitzen du, eta konpainietako zuzendaritzan aldaketa bat izan da: “Elmako Etxeetako konpainian Igorrek Victoriari ‘Biki’ri lekukoa pasatu dio”.

Helduen Danborradako zuzendari nagusiak dei egiten du “jendea anima dadila herriko jaietan parte hartzera, eta ez dezagun galtzen utzi gure kultur ondare hau”.

Era berean, baieztatu du “Danborradaren antolaketan lan eskerga egiten dela, eta gure onena ematen saiatzen garela. Danborrada beti zabalik dago”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen