‘Txalaparta’ martxa estreinatu du AM Bandak, publikoaren txaloekin

0
607

Ferixalekuko elkarte gastronomikoaren hereserkia Mikel Markiegik konposatu du, eta beraxek zuzendu du Banda gaurkoan ere. Aratusteetako kontzertu honetan, Arrasateko martxen konposatzaileak omendu dituzte.

Arrasate Musikaleko Bandaren zuzendariak ‘Txalaparta’ elkarte gastronomikoaren martxa konposatu du.

Ondorioz, Ferixalekuko elkarteak badu bere hereserkia, Udalpe, Danok Bat eta Amaika Gaztek bezala, eta gaur eguerdian aurkeztu da jendaurrean.

Urteroko Aratusteetako kontzertuan izan da, Amaia Udal Antzokian, eta aurten danborrada izan da gaia. Ondorioz jaietako hainbat martxa jo dituzte ikasle eta irakasleek:

San Sebastian martxa, Deba, San Martin, Udanatik Zubillagara, Asierak, Maritxu, Mondra, Udalpe, Danok Bat, Amaika Gazte, Gora Arrasate, San Joan hereserkia eta Txalaparta.

Azken hau Mikel Markiegik ere zuzendu du, eta publikoak txaloka jarraitu du hereserki berria. Gainera, pieza jo ostean zuzendariak Txalapartako bi ordezkariei (Juan Luis Arkauz eta Igor Olmedo ‘Osi’).

Musikariek eta zuzendariak danborradako mozorroekin jardun dute, eta ez dira falta izan barril eta danbor hotsak. Publikoak txalo beroak eskaini dizkie.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen