Txalaparta Festa irrintziz, didaktikoki, erritmo biziz,… ospatzen ari da

0
941

Faltzes, Hernani, Algortako,… txalapartariek ere bat egin dute ospakizunarekin. Arratsaldean kaleetan eta tabernetan ttakun ikus-entzun ahalko da. Baita Kimuren kontzertua ere.

Plazko talde osoaren argazkia: Ttakun.

Arrasateko Ttakun Txalaparta taldeak antolatuta, abian da aurtengo edizioa, goizean diana joaz hasi dena.

Izan ere, San Kristobaldik, Altamiratik eta Goikobalutik ttakun doinuak zabaldu dituzten herrian zehar.

Eguerdi partean tailer eta saio libreak izan dira Herriko plazan, eta neskatila-mutiko batzuk ere animatu dira makilei eragitera.

Irrintzi erakustaldia ere ospatu da, Isabel Kirze Otxandianok gidatuta, eta zenbait lagunek bertan parte hartu dute, txalapartariak lagun.

Ondoren, herri-bazkaria ospatu dute Jaizale elkartean, eta arratsaldean egitarauak aurrera jarraituko du, honatx egitaraua.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen