Txakurrak kaletik jaso eta zainduko ditu Residencia Canina Felina Elurrak

0
680

Abandonatutako edota galdutako txakurrak jaso eta zaintzeagatik, Udalak urtean 8.338’55 € ordainduko dizkio.

Argazkia: ATEA elkartearen artxibokoa.

Bide publikotik jasoko den espeziea txakurra izango da, eta “era oso puntualean katu bat izan daiteke”, Udalak azaldu duenez.

Berak azaldutakoaren arabera, abandonatutako edota galdutako txakurrak “herritarrek Udaltzaingora eramango dituzte, Residencia Canina Elurra-ko teknikoak jasota”.

Zerbitzu honek “urtean 8.338,55 euroko kostu finkoa (BEZ barne)” izango du, “gehi 6’32 €/eguneko, txakurtegian txakur bat izateagatik, 189’49 € hileko, animali bakoitzeko”.

2016an zerbitzu honek 41 txakur jaso zituen, 2017an 47, 2018an 31, 2019an 23 eta 2020an 16. 16 txakur hauetatik 12 euren jabeei itzuli zizkieten, 3 adoptatu ziren eta 1 “osasun egoera txarrean” zegoena sakrifikatu zuten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen