Uztaren hilean gaude, eta hiru etxek (Belaskua, Murgialdai eta Otxia) euren txakolinak eskainiko dituzte larunbat honetan Seber Altuben. Gainera, azokako produktuekin egindako pintxoak eta gildak ere dastagai izango dira.
Argazkia: MB artxiboa.
Arrasateko Baserriko Produktuen Azoka egingo da zapatu honetan, segurtasun- eta garbitasun-neurriak hartuta.
Arrasateko Udalak eta Deba-Garaia landa garapenerako elkarteak antolaturik, eskualdeko hiru txakolin-ekoizlek (Otxia, Belaskua eta Murgialdai) euren produktuak eskainiko dituzte.
Era berean, pintxo eta gildak eskura jarriko dira, hain zuzen, baserriko produktuekin prestaturiko gutiziak, goizeko 11:00etan.