Txakolina dastatu eta erosi da ekoizleen “salmenta ugariko” azokan

0
677

Eskualdeko bi markak eskaini dute txakolin freskoa, eta gazta-pintxoak ere eskura izan dira. Gainera, txakolin sortak zozkatu dira. Ohiko standetan “salmenta ugari” egin direla azaldu dute Antolakuntzatik.

Oñatiko Murgialdaik eta Belaskuak salgai eta dastagai jarri dituzte euren produktuak gaurko Bertako Produktuen Azokan.

Mahatsaren zuku hau gazta-pintxoekin batera banatu da, eta botilak erosgai izateaz gain, Antolakuntzak bost sorta zozkatu ditu.

Bestelkoan, azokan ohiko postuak izan dira, produktuen eskaintza zabala eskainiz, eta Antolakuntzatik azaldu dute “salmenta ugariko” azoka izan dela.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen