Argazkia: MB artxiboa.
Bertako Produktuen Azokaren barruan bihar Txakolin Eguna ospatuko da. Aurtengo edizioan bailarako hiru upategik hartuko dute parte: Arrasateko Kataide, eta Oñatiko Belaskua eta Murgialdai. Azoka Seber Altube plazan egongo da goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:00ak arte. Erosketako tiketarekin 5 Txakolin lote zozkatuko dira.





