Txakoli eta pintxoek lagun ugari erakarri dituzte Zapatuko Azokara

0
806

Merkatuak produktu eskaintza zabala jarri du herritarren eskura. Bertan egindako pintxoekin eta txakoli freskoarekin gozatu dute herritar ugarik.

Arrasateko Udalak eta Deba-Garaia Landa Garapenak antolaturik, uztaileko azoka egin da Seber Altuben.

Zapatuko Azokak, ohi duen bezala, produktu ugari eskaini ditu, tartean, barazkiak, frutak, gaztak, ogiak, eztiak, goxokiak,…

Gainera, merkatuak Txakoli Eguna hartu du aurten ere, eta hiru etxek euren zuku freskoak eskaini dituzte: Otxia, Belaskua eta Murgialdai.

Era berean, sukaldari batek azokan bertako produktuekin pintxo goxoak prestatu ditu, besteak beste, gazta, ogia, antxoa txikiak,… baliatuta.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen