Gaur arratsaldeko 15:30 aldera pertsona batek mugimendu susmagarri batzuk ikusi ditu bertan, eta larrialdi-abisua eman du. Udaltzaingoaren bi patruila eta Ertzaintzaren beste bat bertaratu dira Txaeta kaleko trasteleku hauen ingurura. Egoera aztertu dute eta baieztatu ahal izan dute ez dela lapurretarik gauzatu, baina trastelekuko atean marka antzeman dute.




