Guardia zibilek Kepa Arkauzen etxea miatu dute eta atxilo eraman dute

1
10697

Arrasatear gaztea irakasle lanean dihardu Gasteizen, eta Arabako hiriburuan atxilotu dute gaur goizean. Guardia zibilek Arrasatera trasladatu dute eta bere etxea arakatu dute, Arrasateko Caixako etxeetan.

Lehen argazkia: Artxibokoa. Beste argazkiak eta bideoa: gaurkoak.

Kepa Arkauzek, espetxe-kondena bete ostean, aske geratu zen 2017an. Gaur atxilo hartu dute berriz, ustez, garai batean “lehergailuak edukitzea” leporatuta. Guardia zibilek ere gaur Zarautzen Ekhiñe Eizagirre eta Imanol Jaio abadiñoarra atxilotu dituzte ustezko delitu beragatik.

Ismael Moreno epaile espainiarrak sinatutako autoaren arabera, hiru atxilotuek zerikusia izango lukete 10 urte baino gehiago izango luketen lehergailuen zulo batekin. Zuloa Arraia-Maeztun zegoen, eta 2019an aurkitu zuten.

Guardia zibilek Kepa Arkauz Arrasatera trasladatu dute, eta Caixako bere etxea eta garajea miatu dituzte, bera bertan zela. Bere neska laguna eta gurasoak etxearen kanpoaldetik jarraitu behar izan dute miaketa.

Ezker abertzaleko hainbat herritarrek etxearen kanpoaldean itxaron egin dute, eta arrasatearra atxiloturik eraman dutenean animoak eman dizkiote.

Albistea osatzen gabiltza

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen