Txaetako 70 etxebizitza publikoko esleipenerako onartuen zerrenda publikatu du Etxebidek

4
4509

Etxebizitza publiko hauek alokairurako Babes Ofizialeko 70 Etxebizitza dira. Etxebidek onartu ez diren eskaeren zerrenda ere jakinarazi du.

Etxebizitza publiko hauek esleitzeko prozedura zabaldu zuen Eusko Jaurlaritzako Lurralde Etxebizitzako sailburuak, 2022ko azaroaren 8ko aginduarekin.

Iazko azaroaren 22tik aurrera 10 eguneko epea zabalik izan zen esleipen-prozeduran parte hartu nahi zuten pertsonek eskaera aurkez zezaten.

Jaurlaritzak eskaerak aztertu egin zituen, eta Gipuzkoako Etxebizitza Lurralde Ordezkaritzak zehaztu ditu esleipen prozedurara onartutako eskaerak eta baztertutako eskaerak. Ondoren, atzoko egunean (urtarrilak 17) zerrenda horiek publikoki jakinarazi zuen.

Onartutakoen eta baztertutakoen inguruko ebazpenari helegitea aurkeztu ahal zaio, gaurtik hasita hilabete bateko epean.

4 IRUZKIN

  1. 15 urteren ondoren zer egin dugu auzo horretan sortutako ghetoarekin? handitu. Viva zuek! gero, erronkei ausardiaz heldu diezuela esan.

  2. Espero atzerritarrak gizarte honetan murgiltzea eta ondo integratzea, ze bestela arazo larri bat izango dugu.guk ere jarri beharko dugu gure partetik zerbait, diruaz aparte diot.

  3. Zerrenda hauek gauza bat erakusten dute : onuradunen %90ak atzerritar jatorria duela eta, era berean, euskaldun zein espainiar jatorriko arrasatearrek, antza, etxebizitza premia edo behar gutxi dutela.
    Interesgarria litzateke Jaurlaritzak jakitera ematea: Txaeta kaleko etxebizitza sozialen eremu handi honetako okupazio tasa eta langabezia maila.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen