Tutoreak prestakuntza dualean trebatzeari buruzko jardunaldia antolatu du MUk

0
498
MONDRAGON UNIBERTSITATEA

Tutoreak modalitate dualean prestatzea eztabaidagai izango duen DUALECA 2020 jardunaldia antolatu du Mondragon Unibertsitateak urtarrilaren 27rako. Eskoriatzako kanpusean egingo da, 14:30etik 18:30era, eta prestakuntza dualean tutoreek izan behar duten rola eta prestakuntza aztertuko dituzte.

Testua eta argazkia: Mondragon Unibertsitatea.

Tutoreak modalitate dualean prestatzea eztabaidagai izango duen DUALECA 2020 jardunaldia antolatu du Mondragon Unibertsitateak urtarrilaren 27rako. Eskoriatzako kanpusean egingo da, 14:30etik 18:30era, eta prestakuntza dualean tutoreek izan behar duten rola eta prestakuntza aztertuko dituzte. Jardunaldia irekia eta doakoa izango da, baina aurrez izena eman beharko da. Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak irekiko du ekitaldia.

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Lleidako eta Andorrako unibertsitateekin batera antolatutako jardunaldian parte hartuko du, besteak beste, Michel Ramos Montpellierreko Unibertsitateko adituak. Ramos Lehen Hezkuntzarako prestakuntzen zuzendariordea da aipatutako unibertsitatean, eta aditua da hasierako eta etengabeko prestakuntzan, prestatzaileen trebakuntzan eta unibertsitate-pedagogian.  

DUALECA jardunaldiaren hirugarren edizioan tutoreen prestakuntza aztertuko dute, eskola-sistemetako ikastetxeetako zein unibertsitateko tutoreena, dagoeneko finkatuta dauden roletatik eta ezagutzetatik modalitate dualerako eraikitzen ari diren beste batzuetara igarotzen ari direla kontuan hartuta. 

 Jardunaldian parte hartu nahi dutenek aurretiaz izena eman beharko dute honako webgune honetan: www. labur.eus/dualeca

URTARRILAREN 27-KO EGITARAUA

14:30 Sinposioaren aurkezpena. (Adolfo Morais, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea, eta Begoña Pedrosa, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa).

14:45 Tutoreen profesionaltasuna etorkizuneko irakasleen prestakuntzarako bisiten inguruan. (Michel Ramos, Montpellierreko Unibertsitateko Hezkuntza Fakultateko zuzendariondokoa).

16:00 Tutoreen trebakuntza prestakuntza dualean: esperientziak. Sarrera.

16:10 Eskola eta Unibertsitatea, Hasierako Prestakuntzan Irakasleen ebaluazioa batera diseinatzeko proposamena. (Maica Peguera, Andreu Curto eta Jordi Coiduras, Lleidako Unibertsitatea).

16:30 Atsedenaldia-Kafea.

16:50 Modalitate duala Eredu Konpetentzialean. Alexandra Saz eta Virginia Larraz, Andorrako Unibertsitatea).

17:10 Practicuma alternantzian eta Gradu Amaierako Lana. Alde biko hitzarmenak eta tutoretza partekatuak. (Sandra Gilabert eta Joan Fuguet, Rovira i Virgili Unibertsitatea).

17:30 Ikasle–tutore akademiko–ikastetxeko tutore bileren esperientzia Bigarren Hezkuntzan: aurrera begirako erronkak. (Iker Azkue eta Aitziber Sarobe, Mondragon Unibertsitatea).

17:50 Nola ulertzen dugu prestakuntza partekatua modalitate dualean? Ikastetxeetako eta unibertsitateko tutoreen mahai-ingurua.

18:30 Jardunaldi-amaiera

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen