Urriaren 24an Liburutegien Eguna ospatzen da, eta horregatik Arrasateko Udal Liburutegiak hainbat ekitaldi antolatu ditu urrian zehar. Besteak beste, gaur, orro egiten besterik ez dakien lehoia’ haur-antzerkia antolatu dute. Emanaldia arratsaldeko 18:30etan izango da Kulturaten, Didau Antzerki faktoriaren eskutik.