Atzo hasi ziren maiatzeko txalaparta ikastaroak, 15 ikaslerekin. Ikasle kopuru handiak herritarren interesa erakutsi du eta Udaleko Gazteria Sailak eta Ttakun Txalaparta Elkarteak elkarlanean antolatutako ikastaroak harrera beroa izan du.
“Toki gabe geratu zaretenontzat Ekaineko ikastaroan izena emateko aukera duzue. Adi eta eman izena plazak bete aurretik”. Horregatik, ekainerako ikastaro gehiago daude, ekainaren 5ean, 12an eta 19an, ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara Kulturolan. Ikastaroeta txalaparta jotzen ikasteko lehen urratsak emango dira. Prezioa: 15 euro, 10 euro ikasle eta langabetuentzat.








