Arrasateko Ttakun txapalaparta taldeak 6. Txotxparta jaia antolatu zuen atzo. Asmoa zen iaz bezala 50 laguneko autobuskada sagardotegira joatea. 2018an 25. urteurrena ospatu ondoren 2020a ere ekimenez beteta etorri da. Zabolain sagardotegian afaria egingo dute alboka, pandero eta txalapartaz girotuta. Aurten berritasun bezala menu beganoa ere egongo zen aukeran, aurrez esanda.
Atzoko Egitaraua
- 19:00: Poteo animatua Jaizale tabernan hasita.
- 20:30: Autobus irteera Garibai geltokitik.
- 21:30: Afaria Zabolain sagardotegian.
- 00:00: Sagar Challenge.
- 01:00: itzulera ordua.
Iazko berritasunari jarraiki aurten ere “Sagar Challenge” izan da, erronka eta umorez beteriko ekimena.