Testua: Ttakun.
Azken urteetako ezjakintasun egoeraren ondoren 2022 urtea erronkaz beterik hasi du Arrasateko Ttakun txalaparta taldeak. Taldeko 10 kidek Arimazubi ingurua txalapartaz girotu ondoren Aramaioko Iturrieta sagardotegian eman zioten hasiera urteko plangintzari.
Kaleak biziberritzea helburu
Hurrengo hilabeteetan dagoeneko badituzte hainbat ekimen lotuta. Korrika datorrela eta martxoaren 31an kalejira burutuko dute Arrasateko kaleetan eta apirila eta maiatzerako ere beste ekimen batzuk burutzeko asmoa dute kaleetan hainbat tailer emanez.
Uztailaren 2an txalaparta festa
Bostgarren aldiz aurten txalaparta festa ospatuko da Arrasaten. Asmoa da inguruko txalapartari guztiak batzea egun horretan Arrasaten eta Euskal Herriko txalapartari onenetako batzuk gonbidatzea. Kaleak txalaparta soinuz betetzea izango da festaren helburua.
2023an 30 urte
1993an sortu zen Ttakun taldea Arrasaten, herrian txalapartarekiko zegoen interesari erantzuteko. Hurrengo urtean 30 urte beteko ditu taldeak eta erronka berrei erantzuteko urtea izango da, taldea egonkortuz gazteengana iristea du helburu eta hortan ere lagunduko du Kulturolako lokal berriak. 2023a beraz sorpresa eta ospakizunez betetako urtea izango da.







Eskerrik asko urtietan ein dozuen lanagatik! Oso politxak txalapartia saiuak.
Gora Arrasateko kultur taldiek!!!!