Ttak, Jaiki, EHE eta AGAKOk bilkura deitu dute “gazteon kriminalizazioaren” aurka

16
1887

Lau taldeek gaitzezten dituzte polizia agenteen “presentzia desproportzionatua, miaketak, isunak, irainak eta identifikazioak”. Bilkura Herriko plazan egingo da.

Kartela: Antolatzaileak.

Lau taldeek salatu dutenez “badira aste batzuk Arrasaten, Euskal Herriko hainbat tokitan bezala, gazteon aurkako kriminalizazio kanpaina bat bizitzen ari garen!”.

Polizia agenteen “presentzia desproportzionatuak, miaketak, isunak, irainak eta identifikazioak ekarri dizkigute. Kanpaina honek gizartea gazteon aurka jartzea bilatzen du”.

Horretarako “gure arteko ika-mikak sustatzen ditu, benetako ardura dutenen aurka fokua jar ez dezagun!”. Bilkura zapatu honetan izango da, 20:00etan Herriko plazan.

16 IRUZKIN

  1. Boteloiak egitea eta legea forrutik pasatzea kriminalizatzia da? Kontzeptu kuriosua daukie Ezker Abertzaleko gaztetxoak.

    • Kontzetraziñoa burutu aurretik itxen dauien irakurketa zein dan badakitzu zuk, ala?

      Joño, eta gu hemen denporia galtzen epidemiologuen aurreikuspenei begira Arrasaten bertan daukounien etorkizuna ikusteko gai dan pertsona bat!

      Bidez batez, kontzetraziñua deitzen dauien eragilietako bat bera be ezta Ezker Abertzalian egiturakua. Ahua zabaldu aurretik, eta batez be, akusaziñuak bota aurretik esaten danaz seguru egotia komeni izeten da.

  2. paternalismotik jokatzea gustetan jatzula ikusten da… tira baina hemen ez da ezebe aldatu astebururo mehatxuak eta isunak jasan bihar izetia ez ahal da jazarpena, askotan ezer txarra egin gabe eta herriko munipak zelan oldartzen diren gazteen aurrean bai herrikoak eta ez da biharrezkua zuk esandakua bizitzia gauzak aldatzeko eta herri oso bateko gazte taldeak elkarrekin mobilizatzeko

  3. Lehen esan dotena eta Mondraberrik borrau dostana ( moxal legea apliketan zabiltzie ala? Ez ote da oso aurrerakoia zentsura ibiltia…)
    Gazte iraultzaileak baino, nik iraultzaile izatera jolasten dabiltzan gazte mimatuak ikusten ditut.

    • Gustora entzungo neuke Tximino zergatik diñozun gazte mimatu batzuk iksuten dittuzula. Nik, aldiz, aurpegixa emuten dauen gaztedia ikusten dot. Plazara atarako dana bere ikuspegixa defendiruten, kontzentraziñua grabatzera hurbilduko dien batzuen hurrengo jomuga izango diela badakixien arren. Eta ez galdetu zergatik esaten doten grabatu egingo dittuztela, herriko kontzentraziñotara fango bazina (edozein motako kontzentraziño) galdetu barik jakingo zeukelako dana grabatzen dala, disimuletan saiatzen dien arren. Espionajea ez omen da irakasten polizia akademietan.
      Zu edo ni gazte horien aldarrikapenaz ados egon ala ez, eskubidia daukie iritzixa emuteko. Gazte dira gazte eta ez daude konforme. Horretara doiez, euren iritzixa publikoki adieraztera, mozorro barik, zintzoki. Eta ez anonimotasunien ezkutatuta barruko kaka guztia Mondraberrin bomitatzen dozuenok moduen. HObe eingo zeukie kalera urteten zuek be.
      Kokoteraiño naukazue zuen gaztefobiaz.

      • Edurne, gaztefobiarik, bapezzzz! Gazteak hasarre egoteko mila arrazoi deukie; lan prekarixua, soldata ziztrinak, etorkizun baltza, herritik alde egin beharra, alokairu zoruak,… Baina polizi jazarpena, ez. Une honetan horrek ez dau balixo. Seguruenik ni beste garai batekua nazelako, eta garai hartan astero borrak, pelotazuak, bultzakadak eta beste hamaika eraso jasoten genduzalako, eta guretako, hori zan jazarpena. Baina kalexurruta egiteagatik isunak jasotea jazarpena bada, oso kontzeptu desberdinak daukogu.
        Eta arrazoia, aspaldi inolako kontzentraziñura ez noiala, beraz grabatzearena ezin neike esan. Gure garaian disimulo barik zan, gure muturren aurrien, eta gu denak mutu, badaezpadan.

        • Ezin daiteke hobeto esan…
          Gauza asko daukazute gazteak kexatzeko, baina boteloiak egiteagatik salatzen zaituztelako, hori bada zuen premiazko kezka.. iparra galdu duzue guztiz…

  4. Guztiz ados, Ereño. Botiloian ibiltzea baino, gazteak hobeto daude golfean jolasten. Noizko golf zelai bat Arrasaten, Ereño?Zuk badakizu zerbait hirigintza eta lur eremuen inguruan.

    • Golfean jolastera joan dana arauak ekidituz, bere zigorra jaso du, bere kargutik kendu dute..
      Boteloiak egiten dutenak ere bere zigorra izan beharko dute, ezta?

  5. Ereño jaun/andrea.
    Zapatu hontan batzokixa izterakuen gonbidatuten zaz plazara, guk, herriko gazteok plazie betekou, zatoz eta maskarillia kendu barik ezaiguzu zein zaren eta zeintzuk dien zure ideiak.
    Jazarpena edo diskriminalizaziñua ostera, polizialetik hasita beste hainbat alorretaraño emuten da. Ta danona dan erantzunkizuna ez daixela agintarixak eta haien gestiño txarra tapetako geure bizkar gainera jausi.
    Gora gazterixia!

  6. Ze dau protesta honen atzien, gazteenganako ustezko kriminalizazioa ala gaztiek, gazte direlako, neurrixak ez betetzeko eskubidia eskatzia? Ze nik dakidala, gazte ez dienei be isunak jartzen dotzie… Hain gazte ez garenok ez daukou protestatzeko eskubideik lanera faterakuen kontrolak eukitziagatik, edota andriakin fan ta familia liburua erakutsi beharragatik???

    Gaztiek bestiok moruen errespetau beharko ditxuste neurrixak, ta gabien botelloien badaz, isunak ondo baino hobeto jarrita daz.

  7. Gazteei egurra ematea errazagoa da. Jarri diren isunetatik zenbat dira 25 urtetik gorakoei jarritakoak? Urrun joan gabe gaur bertan Udaletxe inguruan hainbat heldu ikusi ditut Txinoetan erositako garagardoak bertan edaten…
    Adibide asko jar ditzakegu… Xaguxar, Tximino Edo Ezkutuk akaso estatistika horien berri izango dutelakoan nago.

    • Seguru 25 urteko gaztebat bera be ez dozula ikusi monterronen botelloia egiten, jaizale kanpuen taldien maskarilla gabe edan ta erretzen, mahaixetan 4 baino gehixao egoten, edo lokaletan… Ez gaitezen sektarioak izen mesedez… Edozein egurtzea gaizki dago, baina neurriak ez badira betetzen, isuna ta kitto. Guztiei!

      Orduen, argi geratzeko…. 25 urtetik gorakuak pribilegiau batzuk garela diozu? Lehenik eta behin neurriak betetzeko eskaeria egin beharko zenukete, guztiok bete ditzagun. Horrek sinisgarritasuna emango zotzuen…baina neurriak betetziana ezebe, noski. Gaizki zabitzie…

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen