2019an ‘Egunean Behin’ deituriko aplikazioa sortu zen. Tribial estiloko galdera-erantzunen joko bat da. Erabiltzaileek 10 galderako galdetegi bat erantzun behar dute (egunean behin, egunero partida bat), ahalik eta denborarik laburrenean. Galderak gai desberdinetakoak izan daitezke, hala nola, kultura, kirola, matematika, geografia, literatura,… Egunean minutu pare bat euskaraz jokatzeko aitzakia bihurtu dela esan daiteke.
Aplikazio honek, kolektiboki lehiatzeko aukera ematen du. Hori dela eta, hainbat herrik, beraien herri taldea sortu dute, eta Arrasate ere, ekintza horretara herri bezala batu nahi da, Arrasateko taldea sortuz.
Talde honi otsailaren 10ean emango zaio hasiera eta denboraldia amaitu arte martxan egongo da. Igandero, taldeko ranking-ean lehenengo hamar postuetan dauden pertsonak argitaratuko dira (sare sozialetan) eta astelehenean irabazleari saria emango zaio. Irabazleak, zazpi eguneko epea izango du saria jasotzeko (Saria AEDn jaso beharko da), epe hori amaitzerakoan, saria ez baldin bada jasoa izan, ezin izango du bere saria eskuratu.
Horretaz gain, stero partaide guztien artean zozketa egingo da. Zozketaren irabazleak, TTAK!-eko poltsa bat eta Oñati-Arrasate lasterketako kamiseta bat eskuratuko du.