Ttak! eguna gazte bazkari eta kontzertuekin ospatuko da zapatuan

0
1567

Ttak! taldeak Ttak eguna ospatuko du zapatuan, maiatzaren 24an. Ospakizuna, eguerdiko 14:30etan hasiko da, Gaztetxean egingo den gazte bazkari herrikoiarekin. Tiketak AED elkartean erosi ahal izango dira, 5 eurotan. Aukera beganoa dago, sarrerak erosteak adierazi beharko da. Egunari amaiera emateko kontzertuak egongo dira Gaztetxean. Agertokira, gaueko 22:00tik aurrera, Harrikada, Inguma, Olgetan Erromeria eta DJ Lamikiz igoko dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen