Ttak Eguna abenduaren 9an ospatuko du AEDko Ttak! taldeak

0
339

AEDko Ttak! taldeak Ttak eguna ospatuko du abenduaren 9an. Horretarako, egitarau zabala antolatu dute. Goizeko 11:00etan txalaparta tailerra izango da AEDren egoitzan, Ttakun Txalaparta taldearen eskutik. Ondoren, Gaztetxean, 14:30ean hasiko den Gazte bazkari herrikoia egingo da. Tiketak Irati eta Osorik tabernetan erosi ahal izango dira 5 eurotan.

Egunari amaiera emateko kontzertuak izango dira Gaztetxean. Agertokira, gaueko 22:00etatik aurrera, Malko, Eire, Muxutruk Erromeria eta Maixa eta aulkixa igoko dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen