Trumans-ek 2024ko San Andresko Jaien agur kontzertua emango du

0
493

Arrasate-Oñatiko taldeak aurten izen bereko lana jendarteratu du, eta Errebuelta kalean zuzenekoa emango du maiatzaren 1ean (asteazken jaieguna).

Kartela: San Andresko Jai Batzordea.

Cristian Coello gitarrista arrasatearrak, Gorka Aranbarri baxu-jole arrasatearrak eta Beñat Elorza bateria-jole oñatiarrak osatzen dute taldea.

Trumans taldea, 6 urtez kontzerturik eman gabe izan ostean, 2023an zuzenekoetara itzuli zen, eta adibidez Arrasateko Gaztetxean abesti berriak aurkeztu zituen.

Gainera aurten, 2024an, taldearen izen bereko lan grabatu dute Shot! estudioan, eta abestiak kalera ateratzen eta sareratzen hasi dira.

Funtsean rocka egiten dute, blues eta punk ukituekin, eta maiatzaren 1ean, San Andresko Jaien azken egunean, kontzertua emango dute Errebuelta kalean, bertako Jai Batzordearen eskutik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen