Gaur goizeko 09:30ean egin da zozketa, Beasainen, notarioaren aurrean.
Argazkia: Gure esku.
21443 Zenbaki irabazlea Galdakaon saldu da. 30.000€-ko sari nagusia zenbaki horren ‘Behe Nafarroa’ serieak irabazi du. 2.000€-ko sariak eramango dituzte zenbakiaren gainerako serieak. Bigarren zenbaki sariduna Arrasaten saldu da, 14148, eta 1.000€ jasoko ditu zenbaki horren serie bakoitzak. Urtero bezala, kultur sorkuntzari lotuta etorri da Tripontzia: boletoekin batera, erosleek ‘Izar eta Estel’ 6 eta 12 urte bitarteko irakurleentzako liburua jaso dute bertsio digitalean, eta aurtengoan, gainera, euskarri fisikoan ere eskuratzeko aukera izan dute.