Trio Aris Musikaldiko bigarren eguneko protagonistak izan dira

0
185

Trio Aris Musikaldiko bigarren eguneko protagonistak izan dira eta bertaraino Arrasatear ugari hurbildu ziren atzo arratsaldean Musika klasikoaz gozatzeko helburuarekin. Gaur arratsaldean hirugarren kontzertua izango da arratsaldeko 19.00-etan Kulturateko Areto Nagusian Entrequatre taldearekin.

1984an, lau gitarra-jotzaile lagunek jarduera bateratu bat hasi zuten, urteen poderioz gitarra-panoraman eta musika berrian hain originala eta sendotua zen talde kameristiko bat sor zitekeela susmatu gabe.


EntreQuatrek bira ugari egin ditu Europan, Estatu Batuetan (9) eta Iberoamerikan, baita Hegoafrikan eta Indian ere. Hainbat jaialditan ere aurkeztu izan da, hala nola, I. Andrés Segovia In Memoriam jaialdian, Sao Pauloko II. Gitarra Jaialdian, Egberto Gismontirekin kontzertua emanez, Salamancako Musika Garaikidearen VI. Jaialdian, Alacanteko Musika Garaikidearen XIII. Nazioarteko Jaialdian, Miamiko Music Festival FIU 99 jaialdian, Santanderko Nazioarteko Jaialdian, Musisicas penintsulako Nazioarteko Jaialdian, Quitoko Jaialdian, etab.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen