Trini Ruiz de Alegria hil da eta ‘Kamarada’ dokumentala irekian jarri dute

0
2075
Mauro Saraviaren argazkia
Mauro Saraviaren argazkia

Intxorta 1937 kultur elkarteak Trini Ruiz de Alegriari omenaldi xume bat egin nahi dio, “Kamarada” dokumentala irekiz. Bertan, Trinik, Celestino Uriarteren ibilbidearen bidez, frankismoaren errepresioaren biktima gisa izandako bizipenak kontatzen ditu. Bere oroimenarekin “gure historiaren egia argitzen” beti lagundu duen salbuespenezko lekukoa: “Agur Trini, ez ditugu ahaztuko zure poza, eskuzabaltasuna eta begikotasuna”.

KAMARADA DOKUMENTALA

Celestino Uriarte Bediaren biografian oinarritzen da. Lan honek gure kide Juan Ramon Garaiek Txalaparta Argitaletxearekin plazaratutako “Celestino Uriarte. Klandestinitea eta Erresistenzia Komunista” liburuan jasotako protagonistaren bizipenak zein bizipen propioen testigantzen koreografia aurkezten du. Bizipen hauen bidez, errepublika sozialean sinetsi, herrien autodeterminazioa aldarrikatu eta kapitalismoaren aurka fronte ezberdinetan borrokatu zuten gizon-emakumeen ametsetan sakontzen dugu. Haien ausardia, berdintasun sozialaren izpiritua, militantzia, erabakitzeko kemena eta gorputz eta arima aritzeak erreferentzia etiko ikaragarria da gaur egungo egoerarentzat.

Ikerketa historiko honek argia eta ezagutza ematen du erresistentzia antifrankistaren historiaren garai ilun haren inguruan.

Bideoa ikusteko pasahitza: celescaste

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen