Zapatu hontan, abenduak 7an, Arrasateko trikitixa eskolako trikitilariek Kulturolako areto txikian emanaldi bat eskeiniko dute, 19:00etan. Leridako La Seu d´Urgelleko udal musika eskola dator Arrasatera akordeoi lehiaketan parte hartzera.
Musika eskola horretan, arrasatekoarena antzeko soinu diatonikoa ere erakusten dute, eta bidaia aprobetxatuz, eskolara joango dira. Badaramatzate hilabete batzuk elkarrekin errepertorio ezberdinak lantzen eta asteburuan dena mamituko dute, amaitzeko emanaldia emateko.




