Trikitixa eskolak pandero tailerra antolatu du abenduaren 14an

0
574

Kartela: Arrasateko Trikitixa Eskola

Abenduak 14an izango da pandero Tailerra Arrasateko Trikitixa Eskolan. 11:00etatik 12:00etara.

Aurreko urteko gabonen atarian antolatu zuten lehendabizikoz tailerra eta harrera oso ona izan zuenez, berriro egitera animatu dira.

Panderoa jotzen hasteko eta lehen pausoak emateko aukera izango da adin guztietako jendearentzat. Izena emateko arrasatetrikitixaeskola@gmail.com postara idatziz egin behar da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen