Trikitixa Eskolak IV. Pandero Jaialdia ospatu du Kulturateko areto nagusian. Jardunaldian zehar haurrek instrumentu honi buruzko gauza gehiago ezagutzeko aukera izan dute, baita bere teknika askotara hurbiltzeko aukera ere. Oso jardunaldi interesgarria izan da, eta panderoak Arrasaten eta are gehiago gazteen artean duen garrantzia azpimarratzeko balio izan du.
