Idatzi nuen aurreko batean trena Arrasatera 1918ko otsailaren 15ean heldu zela lehen aldiz. Asko idatzi da ere, 1919ko irailaren 3ko inaugurazio ofizialari buruz, politiko eta lehen lerroko pertsonalitateen presentziarekin. Baina gaurkoan oker bat zuzendu beharra daukat. Izan ere 1918an baino lehenago ere heldu zen trena Arrasatera.
Oraingoan beste kronika bat dakart, trenaren aurreragoko agerpen bati buruz argitaratua. Baina interesgarria da lehenago salto egitea, 1916ko uztailaren 13ra arte, honako albiste hau ematen baitzuen hiru egun geroago “La Voz de Guipúzcoa”ren Arrasateko korrespontsalak:




