Apirilaren 12an, ostiralean, Trapu Zikinak antzezlana eskainiko du Lore More Antzerki konpainiak, Emakume Txokoaren egitarauaren baitan. Lore More 2018an sortutako konpainia nafarra da, Maialen Diaz eta Mikele Urrozek osatutakoa. Trapu Zikinak garbilekuetan bildu eta lan egiten zuten emakumeen lanari omenaldi bat egitearen desirarekin sortutako antzezlana da. Herri garbitokietatik abiatutako antzerki
sorkuntza kolektiboa.
Sinopsia:
“Trapu zikinak etxean garbitzen dira” esaten bada ere, herri garbilekuek, egun mutu dauden harritzarrek, beste errealitate posible bat agerian uzten dute: trapuok kalean garbitzen zirela, alegia, bizilagun, senide eta lagunekin batera; intimitatearen ideia begi berriz aztertu dezakegu iraganeko ur horietan murgiltzen baditugu eskuak. Nola garbitzen dira lotsak utzitako orbanak? Eta indarkeriarenak? Zeri esaten diogu “zikin”? Zertaz hitz egin daiteke? Ze hitzekin?
Ikuskizun hau garbilekuetan aritu ziren arbasoei omenaldia da. Haien izerdi eta irriei, haien arteko laguntza eta isiltasunei. Izan zirelako, gara.
Fitxa:
Testua eta zuzendaritza: Lore More
Antzezleak: Laura Villanueva, Maialen Díaz Urriza, Mikele Urroz Zabalza
Ekoizpena: Lucia Ezker
Musika: Harkaitz Martinez de San Vicente
Jantziak: Iona Lakunza
Eszenografia: Orekari
Argi Diseinua: Fermin Izko
Apirilak 12, barikua, 19:00etan
Juan Arzamendi Musika Etxeko (JAME) Auditoriumean
Sarrera doan. Euskaraz





