Trantsizio energetikoko ekonomia-jardueren aukerak aztertuko dira

0
303

Mondragon Korporazioak antolatuta, bi hitzaldi izango dira Garaiako jardunaldian, eta izen-ematea zabalik dago.

Irudia: ISEAtik.

Mondragon Korporazioko Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa antolatzen dabil jardunaldia, 2021-2024 proiektu estrategikoaren hedapenean. Bi hitzaldi izango dira:

  • ‘Trantsizio energetikoa eta ekonomiaren deskarbonizazioa: erronkak eta aukerak’, Jorge Fernández Gómez-en eskutik, Energiaren Labeko koordinatzailea (Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutua).
  • Alba Emission Free Energy SA-ko zuzendari nagusi Aitor Arzuagaren ikuspegia (Petronor).

Ekitaldia 2022ko irailaren 29an izango da, 16:00etatik aurrera, LKSren egoitzako Plaza aretoan (Goiru kalea 7, Garaia Parke Teknologikoan).

Saio honetan parte hartzeko, aurrez izena eman behar da mezu bat bidaliz helbide elektroniko honetara: morobengoa@isea.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen