Trantsizio energetikoaren erronka Debagoienean, analisi kolektiborako saioa (online)

0
164

Martxoaren 3an, 10:00etatik 12:30era, Debagoiena 2030 dinamikaren baitan, azken hilabeteotan, Trantsizio Energetikoaren inguruan Debagoienean landutako diagnostikoa aurkeztu eta kolektiboki aztertu eta osatzeko saioa egingo dugu.

Debagoieneko eragile eta herritarrei zuzendutako saioa izango da honakoa, eta egoerak behartuta ONLINE izango da.

Trantsizio Energetikoaren inguruan Debagoienean egindako diagnostikoaren lanketaz gain, EVEko Enrique Monasterioren hitz-hartze bat edukiko dugu: Energiaren sektoreko joerez eta eredu energetiko baterako trantsizioaz jardungo du, besteak beste.

Parte hartzeko, eman izena formulario honetan.

Online: Saioaren lotura aurrerago bidaliko zaie izena ematen dutenei
Informazio gehiago: komunikazioa@debagoiena2030.eus / 943 77 20 10

Debagoiena 2030 ekimena
Lurraldearen garapen komunitarioan sakonduz, 2050. urterako adimentsua, inklusiboa eta klimatikoki neutroa izango den Debagoiena bateranzko eraldaketa bultzatzea helburu duen lankidetza sare irekia da D2030 ekimena.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen